Jarduera sailkatuaren espediente berria

2020-03-17

EDIKTUA:

ATECNA SAL enpresak jarduera-lizentzia eskatu du. Jarduera: dokumentuen kudeaketa. Tokia: 3. poligonoko 157 lurzatia, posta helbidea: COMARCA II POL. C / E, 2 Barbatain (esp. LICACL4D/2020/3). Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen 57.3 artikuluan xedatua bete dadin, aditzera ematen da Udalaren bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.Getze 2020ko martxoaren 17a