Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergari hobaria emateko ordenantza fiskalaren hasierako onarpena

2023-03-29
Udalaren akordio eta ebazpenak

Galarko Udalaren Osoko Bilkurak, 2023ko martxoaren 9an, trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskala hasieran onartzeko erabakia hartu zuen.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedaturikoaren arabera, ordenantza jendaurrean jartzen da hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazioak, eragozpenak edo oharrak egin ahal izan ditzaten.

Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, ordenantza behin betiko onetsiko da, eta testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Eko ibilgailuen ordenantza