Galarko ibilgailu publikoen karga elektrikoko puntuak arautzen dituen ordenantzaren hasierako onarpena

2024-05-16
Itzuli
Udalaren akordio eta ebazpenak

Galarko Udalaren Osoko Bilkurak, 2024ko maiatzaren 14an egindako ohiko bilkuran, Galarko ibilgailu publikoen karga elektrikoko puntuak arautzen dituen ordenantzari hasierako onespena ematea erabaki zuen.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoarekin bat, ordenantza hogeita hamar egun baliodunez jendaurrean egonen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazioak, eragozpenak edo oharrak egin ditzaten.
Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, ordenantza behin betiko onartua izanen da, eta testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
Getzen, 2024ko maiatzaren 16an. – Alkatea, Óscar Amóztegui Recalde

 

Ordenanza_puntos recarga