Galar Zendeako kirol instalazioak kudeatzeko sozietate publikoa sortzeko memoria, adierazleak eta estatutuen proposamena jendaurrean

2020-07-23

Udalbatzak, 2020ko uztailaren 2an egin osoko bilkuran, quorumarekin, erabaki zuen hasiera batez onestea kirol instalazioak kudeatzeko merkataritza-sozietate mugatua (Udalaren erakunde gisa) sortzeko memoria, adierazleak eta estatuen proposamena, bai eta espedientea jendaurrean jartzea ere, aldez aurretik iragarkia argitaratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Galar Zendeako Udalaren iragarki-taulan, hilabeteko epean, iragarkia aipatu aldizkarian argitaratzen denetik hasita.

Hasiera batean onesteko erabaki hau behin betikoa bilakatuko da, baldin eta erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada. Kasu horretan, ondorio juridikoak sortzeko, inguruabar hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da, behin betiko testuarekin batera.

Sortzeko memoria (4)

Estatutuen proposamena

Adierazleen proposamena