Bikote egonkor berri bat eratzea

Bikote egonkor berri bat eratzea.

Bikote egonkorren Nafarroako erregistro bakarra

NFBren 106 Legeak honako hau ezartzen du:

“Bi pertsona adindunek edo adingabe emantzipatuk, ezkontzakoaren antzeko bizitza afektiboko erkidegoan, bikote egonkorra eratu nahi badute konpilazio honetan aurreikusitako ondorioekin, agiri publikoan adierazi ahal izango dute beren borondatea”.

Aurrekoarekin bat etorriz, 2019ko urriaren 16tik aurrera, bikote egonkor gisa eratu nahi dutenek agiri publikoan adierazi beharko dute borondatea (notario-eskritura).

Bikote Egonkorren Erregistro Bakarra.

NFBren 106 Legearen bigarren paragrafoak honako hau dio:

“Erregistroa. Bikote egonkorra Nafarroako Foru Komunitateko bikote egonkorren erregistro bakar batean inskribatu beharko da, hori arautzen duen arauan aurreikusitako froga eta publizitate ondorioetarako, bai eta beste lege-xedapen batzuek ezarritako ondorioetarako ere”.

Ondorioz, bikote egonkorren erregistro bakarrean inskribatu beharko da, froga eta publizitate ondorioetarako bakarrik.

Bestalde, NFBren azken xedapenetatik lehenengoak honako hau xedatzen du:

“Foru lege hau argitaratzen denetik urtebeteko epean, Bikote Egonkorren Erregistro Bakarra sortu beharko da, publizitatearen ondorioetarako, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari atxikia”.

27/2021 Foru Dekretua, apirilaren 14koa, zeinaren bidez sortzen eta arautzen baita Nafarroako Foru Komunitateko Bikote Egonkorren Erregistro Bakarra.

Bikote egonkorrak, 2019ko urriaren 16an existitzen zirenak (arau-aldaketa indarrean sartzen den eguna).

NFBren 4. xedapen iragankorrak honako hau xedatzen du:

“Foru lege honek indarra hartu aurretik agiri publikoan eratu ez diren bikote egonkorrek, bikote egonkorren edozein udal erregistrotan inskribatuta egon edo ez, adierazi beharko dute hala eratzeko borondatea, dokumentu publiko gisa, Konpilazioan xedatutakoa aplikatzeko; halaber, Erregistro bakarrean inskribatu beharko dute, hori arautzen duen arauan eta beste lege-xedapen batzuetan aurreikusitako froga eta publizitate ondorioetarako. Ondorio berberetarako inskribatu beharko dira aurreko agiri publikoan eratutako bikote egonkorrak.

Bi kasuetan, bikoteko kideek aurreko bizikidetza-denbora adierazi ahal izango dute, eta denbora hori konpilazioan aurreikusitako ondorioetarako zenbatuko da. “

Aurreko aginduaren arabera, 2019ko urriaren 16a baino lehen zeuden bikote egonkorrek, dokumentu publiko gisa eratu ez badira, dokumentu publiko gisa eratzeko borondatea ere adierazi beharko dute, eta aurreko bizikidetza-denbora adierazi ahal izango dute.

Ohar informatiboa